Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatea energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua eta energia kontsumoaren aurrezpena sustatzen dituen kooperatiba herritarra da.
Zein helbururekin sortu da?
Trantsizio energetikoa bultzatzea.
Herritarrak ahalduntzea.
Burujabetzaren bidean urratsak ematea.
Pobrezia energetikoari aurre egitea.
Zeintzuk dira gure lan ildoak?
Autokontsumo partekatua
Energia berriztagarrien bitartez norberaren kontsumorako bideratutako energiaren ekoizpena.
Energia sorkuntza
Energia fotovoltaikoa, hidroelektrikoa zein termikoa sortzeko proiektu berriak garatzea.
Energia aholkularitza
Herritarrek proposatutako proiektuak bideratu edota fakturak irakurri eta ulertzen laguntzeko. Ehunduren bulegoan eskainiko da (Mizpildi kalea 2).
Hiru lantaldetan antolatzen gara
Proiektuak
Autokontsumo partekatuko edota energia sorkuntzako proiektu berrien lantaldea.
Juridiko-administratiboa
Kooperatibaren gobernentzarekin eta bideragarritasunarekin zerikusia duten gaien lantaldea.
Komunitatearekin harremanak
Komunitatea osatzen dugun pertsonen harremanen eta komunikazioaren lantaldea.
Zer egin behar dut nire etxean eguzki plakak jarri nahi baditut?
Jarri zaitez gurekin harremanetan edo etorri Ehunduko bulegora (Mizpildi kalea 2, behea).
Nire energia fakturan aurreztu dezaket?
Ekarri zure azken fakturak Ehunduko bulegora eta aurrezteko aukerak dauden aztertuko dugu.
Zer da Energia Berriztagarrien Komunitate bat?
Energia burujabetzarantz abiatzeko tresna
Energia modu indibidual edo/eta partekatuan sortu eta kudeatzetik eredu KOMUNITARIOAN energetikoki burutu nahi diren bestelako ekintzak lantzeko aukera.
ENERGIA KOMUNITATEA izaera juridikodun entitatea da. Ingurune hurbileko pertsona eta erakundeak, publikoak zein pribatuak elkartuaz, energia sektorearekin zerikusia duen jarduera batean lankidetzan aritzeko asmoz, bertako kideei edo tokiko komunitateari zerbitzuak edo bestelako onura sozioekonomiko eta ingurumenekoak emateko.
Zergatik parte hartu energia komunitate batean?
Energia oinarrizko ondasuna delako.
Energia berriztagarrien sorkuntza bultzatzeak energiaren aldetik independenteagoak egiten gaituelako.
Herritarren ahalduntzea (kontsumitzailetik prosumidorera). Pertsonak dira instalazioen jabeak.
Pertsonak erdian kokatzea, gauzak egiteko beste modu batzuk daudela frogatuz.
Klima-aldaketa arintzeko tresna direlako.
Energia kontziente eta arduratsuago batetik kontsumitzen du.
Tokiko baliabideak aprobetxatzen dituelako.
Energia-pobreziari aurre egiteko ekimenak.
Proiektu kolektiboetan gizartearen parte-hartzea sustatzea.
Guztion artean egindako proiektuak, gure beharrei erantzuten.
Zein gai landu ditzake Energia Berriztagarrien Komunitate batek?
Fotovoltaikoa.
Hidroelektrikoa.
Termikoa.
Mugikortasun jasangarria.
Aholkularitza eta formakuntza.
Zeintzuk dira herriarendako onurak?
Krisi ekologikoari aurre egin, 100% berriztagarria.
Faktura elektrikoa murriztu.
Baliabide energetikoak denon eskura.
Denon artean pentsatu, eraiki eta erabaki.
Tokiko ekonomia sustatzea eta lanpostu berriak sortu herrian.
Herritarron energia beharrak gure baliabideekin asetzea.
Zergatik erabiltzaileen kooperatiba bat?
Herritarrak, Udala, enpresa eta eragileak borondatez elkartu gara gure behar eta nahi ekonomikoak eta sozialak elkarrekin asetzeko, jabetza bateratua eta kudeaketa demokratikoa duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba baten bitartez.